XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Natan: Bi gizon baziren hiri berean, bat aberatsa, bertzea pobrea.

Aberatsak bazuen azienda eta kabala, nasaiki baino nasaikiago.

Pobreak ez zuen deusik ez, salbu bildots bat, bildots ttiki bat erosi zuena.

Berak hazten zuen; eta handitzen ari zitzaion bere etxean, bere haurren artean, haren ogitik janez, haren kopatik edanez, haren gerruntzean lo eginez.

Bere alaba bezala zaukan.

Arrotz bat etorri zitzaion aberatsari etxerat: ez zuen hartu nahi izan bere artaldetik kanpotarrari ongi-etorri egiteko.

Ebatsi zion gizon pobreari bere bildotsa; eta arrotzarentzat hil eta egosi zuen.

Dabid: (xutiturik hasarre gorrian, dio).

Jainkoa Jainko, hori egin duen gizonak hiltzea merezi du.

Zazpitan ordainduko dio bildotsa, gaizki hori eginik eta hartaz ez urrilkadurik.

Natan: (Dabid-en alderat besoa luzatuz).

Gizon hori zu zare!.

(Dabid-en inguruko gizon guziak xutitzen dire, harrituak).

Israelgo errege hautatu ta gantzutu zaitut.

Zaul-en eskutik salbatu zaitut.

Eman dautzut Israelgo eta Judako etxea.

Zertako duzu Jainko Jauna erdeinatu eta haren begietan gaizki dena egin? (burua beheititzen du Dabid-ek; kraskatua bezala da).

Uri hitiarra ezpataz jo duzu; eta haren emaztea emaztetzat hartu.

Hura Amontarren ezpataz hil-arazi duzu.

Orai ez da sekulan zure etxetik ezpata baztertuko, erdeinatu nauzulakotz eta Uri hitiarren emaztea emaztetzat hartu duzulakotz.